Abuztuan %34 hipoteka gehiago sinatu dira Hego Euskal Herrian

Erredakzioa
2007ko urriaren 31
00:00
Entzun
Uztailarekin alderatuz, etxea erosteko hipoteka gehiagosinatu dira Hego Euskal Herrian abuztuan. INE Espainiako Estatististika Institutuak emandako datuen arabera, 5.435 hipoteka sinatu dira hilabete horretan, uztailean baino %34 gehiago. Urte hasierako datuekin alderatuz, ordea, nabarmen jaitsi da hipoteka maileguen kopurua. Urtarrila baino %23 hipoteka gutxiago sinatu dira abuztuan, eta hiletik hilera behera egin du kopuruak.

Zorraren kopuruak, ostera, behera egin du abuztuan, uztailarekin alderatuz. Abuztuan, batez beste 208.160 eurotako hipotekak sinatu dituzten Hego Euskal Herriko biztanleek. 273.839koa izan zen uztaileko batezbestekoa. Urtarrilean, 233.167 eurokoa zen.

Maileguaren iraupenari dagokionez, luzatzen ari dela erakusten dute datuek. Abuztuan, batez beste, 26 urterako hipotekak sinatu zituzten herritarrek, eta urte hasieran 20 urtekoa iraupena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.