euskal presoak

Abuztuaren 26rako amnistiaren aldeko manifestazioa antolatu dute zenbait preso ohik Bilbon

Amnistiaren norabidean presoak eta iheslariak etxera izango da leloa, Gasteizen eta Donostian bezala.

Manifestazioaren deitzaileak, aurkezpenean. ARGAZI PRESS
2016ko abuztuaren 16a
12:20
Entzun

Bilboko Aste Nagusian euskal preso eta iheslariek etxean egon behar dutela aldarrikatu beharra dagoela ikusten dute manifestazioaren deitzaileek. Bigarren Ibarra eta Andone Soldevillak irakurri dute deialdia denen izenean, eta esan dute Madrilek eta Parisek "probetxu politikoa" atera nahi dutela presoen eta senideen oinazean sakonduz. Iñaki Goioaga EH Bilduko senataria deialdiaren aurkezpenean izan da; ETAko kide izateagatik auzipetuta dauka Espainiako Auzitegi Gorenak.

"Larri gaixo dauden presoak espetxean mantendu nahi dituzte; bakartzea interes politiko ankerren mesedetan erabiltzen dute, eta sakabanaketa zigor modura betikotzen dute. Espetxeetan eta erbestean usteltzera zigortu nahi gaituzte", esan dute manifestazioaren deitzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.