Presoak

Action Directeko preso bat aske utzi du Frantziak, gaixotasun larria duelako

Action Directeko preso Joelle Aubron Baupameko espetxetik atera da gaur, 17 urtez preso egon eta gero. Frantziako Justiziak presoa aske uztea erabaki du, gaixotasun larri eta senda ezina duelako. Aubronek bizitza osorako espetxe zigorra zuen.

2004ko ekainaren 16a
17:13
Entzun
Joan zen astean operatu egin zuten presoa, buruan tumore bat zuelako, eta orain hilabete gutxi batzuetako bizia iragarri diote sendagileek. Legea aplikatuz, aske utzi dute denbora hori libre pasatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.