Sanferminak

Adarkadaz zauritatuko lagun bat lehen entzierroan

Australiarra da, 36 urtekoa, eta ebakuntza egin diote. Santo Domingon eskubiko izterrean sartu dio adarra zezenak. Entzierroa bost minutu beranduago hasi da, konponketa bategatik. Bi minutu eta hogei segundo iraun du.

2007ko uztailaren 7a
15:41
Entzun
Gaur izan da aurtengo sanferminetako lehen entzierroa, Dolores Aguirre ganadutegiko zezenekin, eta adarkadaz zauritutako lagun bat izan da: australiar gizonezko bat, 36 urtekoa (C.M.). Ebakuntza egin diote eta zauria hasieran uste bezain larria ez dela esan dute medikuek.

Zaurituak denera 104 izan direla esan dute zerbitzu medikuek, eta gehienek kolpe eta zauri arinak dituztela. Hala ere, adarkada jaso duenaz gain, beste hiru lagun ospitalera eraman behar izan dituzte: australiar bat (P.H., 21 urte; sorbalda atera zaio), espainiar bat (R.S.P., 32 urte; buruan kolpea du) eta burlatar (Nafarroa) bat (R.I.R., 33 urte; besa-hezurra hautsi du). Eguerdirako australiarrari eta espainiarrari senda-agiria eman diete.

Bost minutu beranduago hasi da entzierroa, ohikoa ez den bezala. 8:05ean. Udal langleak hesi bat konpontzen aritu dira bukaeran, eta horregatik atzerapena.

Entzierroak berak bi minutu eta hogei segundu iraun du. Zezenak hasieratik, Santo Domingotik bertatik sakabanatuta joan badira ere -mantsoak aurretik ia beti-, ez da oso arriskutsua gertatu. Lasterkalari asko bildu da, larunbata izateagatik.

36 urteko australiar hark Santo Domingon jaso du adarkada, zezen bat oso eskuinera sartu denean. Eskubiko izterrean jaso du zastada, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute larri zaurituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.