Nahikoa garbia izan da gaur Iruñeko sanferminetako entzierroa -bosgarrena- baina adarkadaz zauritutako lagun bat izan da: 31 urteko (M.O.M.) zildoztarra (Nafarroa). Merkadares hasieran Jandilla ganadutegiko zezen batek ipurmasailean sartu dio adarra, bi norabidetan, zezena oso eskubira joan denean. Zortzi eta hamabi zentimetroko zauriak ditu gizonezkoak, eta ospitalera eraman dute; ebakuntza egin diote.
Entzierroaren bukaera aldera, ia kailejoi parean, tentsio handiko uneak izan dira, zezen batek azpian harrapatu duelako J.M.V. lekunberritarra (Nafarroa, 37 urte). Bueltaka erabili du, baina ez dio adarrik sartu. Bekainean baino ez du izan zauria.
Bi horiez gain, beste lau lagun eraman dituzte ospitalera zauriekin; kolpe arinekin, ordea. J.P.M.k (Espainia, 43 urte) sudurrean du kolpea, I.R.A. iruindarrak (19 urte) sorbalda atera du, I.I.L. lunbiertarrak (Nafarroa, 23 urte) gerrian dauka kolpea eta P.A.N. iruindarrak (24 urte) saihetsaldean du.
Hiru minutu iraun du entzierroak.
Bihar, seigarren saioa. Domequ markesaren ganadutegiko zezenek irtengo dute.
Argazkian, gaurko entzierroa Estafeta karrikan. (Argazki Press)
Sanferminak
Adarkadaz zauritutako bat bosgarren entzierroan
31 urteko zildoztarrak bi adarkada jaso ditu ipurmasailean Merkadares hasieran. Hiru minutu iraun du entzierroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu