Adegiko idazkari nagusi ohiak iragarri du ez duela gehiago bizkartzainik eramango
Jose Maria Ruiz Urtxegi Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko idazkari ohiak uko egin dio bizkartzain izateari. Hala jakinarazi dio, gutun bidez, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari. Askatasun ezaz «nekatuta» dagoelako hartu du erabaki hori: «Nekatuta nago; are gehiago, nire askatasun ezaz nazkatuta nago». Urtxegik 1996tik zeraman bizkartzaina. Aresi igorritako gutunean, bizkartzain zerbitzua kentzeko neurriak har ditzala eskatu dio, orain artekoagatik eskerrak ematearekin batera. Bizkartzaina kentzearen ardura berea baizik ez dela dio Ruiz Urtxegik. Hedabideetara ere igorri du gutuna, eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak aipatu du errespetatzen duela haren erabakia baina «modurik egokiena» ez dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu