«Adi egon behar dugu; zerbait ikasi badut horrekin, hori izan da, beti erne segitu behar dela»

Daniel Dergi eta haren senideak «lasaituta» sentitzen dira orain, ez duelako gose grebarik egin behar

Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2011ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Atzo Agengo auzitegiak bereaurka zuen euroaginduaren ebazpenarekin «arindua» sentitzen dela adierazi du Daniel Dergik. Alde batetik ez duelako «gose greba mugagaberik» hasi behar izan eta bestetik bere «senideentzat». Baina gogora ekarri du«guzti honekin» zerbait ikasi baldin badu «beti adi» egotea dela.

Gaineratu du: «Gatazkaren konponbidearen aurka doan euroagindu hori eta bere erabilpen perbertsoa behin betiko desegin behar dira». Horiek izan dira ebazpenaren ondotik Dergik Euskal Herri irratian egin adierazpenak. Atzo jadanik Liberation egunkarian eskaini elkarrizketa batean salatu zuen bi estatuek Euskal Herria erabiltzen dutel «euroaginduaren erabilera politikoaren laboratorio bezala».

Bake prozesuaren baitan

Eragile ezberdinek azpimarratu bezala, euroagindu hau Aurore Martinenarekin batera Euskal Herrian zabaldu den bake prozesu eta egoera berrian kokatu behar dira. Dergik berak argi adierazi zuen Liberation egunkarian, «estatuak bake prozesua akabatzen ari dira». Horrez gain azpimarratu zuen Espainiara bidalia izanezkero «aurrekari» bat sortzen zuela Frantziak «ezker abertzaleko militante guzientzat».

Eukal Herrian ireki den egoera politiko berriarenbaitan preso ohiak argi dubere kasua Agenen eztabaidatzen bazen ere, Parisek dituela «hariak tiratzen». Hala nola Martinen atxiloketa saiakeraren ondoren, Claude Gueant Frantziako barne ministroak «euroagindua aplikatua izango da» adierazi zuela oroitarazi zuen Dergik. Haratago ere baldintzapeko askatasuna «sustengua ahultzeko Estatuko egitura gorenetan» hartu erabakia zela zioen Dergik auzitegiaren atarian BERRIAri eskaini elkarrizketan.

Atzoko egunean prokuradorearen eskariaren aurrean Dergik gose greba mugagabea hasten ahalko zuela argi utzi zuen, «nire gorpuaren gainetik pasatu beharko dira lehenik». Afera honek egoera orokorrean izan zezakeen ondorioa kontuan harturik Dergik zioen ez duela baldintzatu nahi abian den prozesua: «bihotz bihotzez sustengatzen dut». Bere irakurketaren arabera, «Espainiak eta Frantziak iparra galdu dute estrategia horren parean, eta noraezean dabiltza». Gose greba mugagabearen aukera «estatuen burugabekeriaren aurka doa eta prozesuaren alde».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.