EHUko irakasleek eta kazetariek adierazpen askatasunaren aldeko manifestua plazaratu dute. Bihar bederatzi urte beteko dira Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz Espainiako Poliziak Egin eta Egin Irratia itxi zituenetik. Urteurrenaren harira plazaratu dute manifestua 18/98 ekimeneko kideek.
18/98 epaiketaren erabakiaren inguruan kezka agertzen dute sinatzaileek eta Egin eta Egin Irratiaren itxiera adierazpen eta informazio askatasunaren aurkako "eraso larria" izan zela salatu dute. Beren hitzetan, "atea ireki zitzaien gerora ETArekin lotura izatea egotzita euskal komunikabideen aurka etorriko ziren beste eraso batzuei, Egunkaria eta Ardi Beltza tartean".
Gaineratu dutenez, "Egin eta Egin Irratiari adierazpen askatasuna berriro itzultzerik ez dago, baina posible eta beharrezko da pausoak ematea prozesu honek urratutako eskubide zibil eta politikoak, auzipetuei ez ezik euskal herritar guztiei dagozkien eskubideak berreskuratzeko".Lehenengo urratsa absoluzioa dela esan dute.
Manifestua
Adierazpen askatasunaren aldeko manifestua izenpetu dute kazetari eta EHUko irakasleek
Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak =iEgin=i eta =iEgin Irratia=i-ren itxiera agindu zuenetik bederatzi urte beteko dira bihar. Urteurren horren harira plazaratu dute manifestua 18/98 ekimeneko kideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu