EZBEHARRA
Adineko bat hil da Kontxako hondartzan
65 urteko gizonezko bat zendu da Donostiako Kontxako hondartzan gaur eguerdian. Gurutze Gorriko zerbitzuek gorpua ur gainean aurkitu dute, Eguzki eraikinaren parean. Antza denez, bainu bat hartzen ari zela bihotzekoak jota hil da adinekoa. Joan den ostiralean beste adineko baten gorpua aurkitu zuten Kontxan. Bihotzeko arazoak dituen jendeari tenperatura altuekin arreta hartzeko eskatu die Gurutze Gorriak.
Joan den ostiralean, hilak 14, beste gizonezko bat hil zen Kontxako hondartzan. Gurutze Gorriko zerbitzuek hildako 80 urteko gizonezkoa itsas ertzean aurkitu zuten. Antza denez, bihotzekoak jota hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu