Suhiltzaileak salbamendu lanetan aritu dira eta epaileak 11:00ak baino lehenago gorpua altxatzeko baimena eman du. Ondoren, gorpua Donostiako Auzi Medikuntza Erietxera eraman dute.
Antza denez hildakoa 65 urte inguruko gizonezkoa da eta autopsiak zehaztuko ditu ezbeharraren arrazoiak.
EZBEHARRA
Adineko baten gorpua agertu da Urumea ibaiaren arroketan
Gaur goizeko 6:45etan Donostiako Urumea ibaiaren arroketan adineko baten gorpua aurkitu dute. Gorpua Ramon Maria Lili pasalekuaren parean agertu da eta udaltzaingoak jakinarazi duenez oraindik ez dakite nola hil den ezta nor den hildakoa. Ustez adinekoa harkaitzetara jausi da. Udaltzaingoak jakinarazi duenez ez dirudi gizona itota hil denik gainera itsasbehera zegoela azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu