Adineko bati eraso egitea egotzita, andre bat atxilo
IRUN. Ertzaintzak 39 urteko emakume bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa), adineko bati eraso egin eta atxikita edukitzea egotzita. Indarrez lapurreta egitea ere leporatzen diote. Atxilotuak biktimarentzat lan egin zuen garai batean. Ustezko erasoa larunbatean izan zen. Biktima emakumearengana joan zen, ustez lapurtu zizkion bitxi batzuk eskatzera. Orduan, Ertzaintzak jakinarazi duenez, eraso egin eta armairu batean itxi zuen. Bitartean, adinekoaren etxera joan eta lapurreta egin zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu