Gaur 07:30 aldera gertatu da; su hartu du Trapagaranen (Bizkaia) Maiatzaren Lehena hiribideko etxe batek, eta bertan zegoen adineko emakume bat hil egin da. Bizilagunen bidez izan dute larrialdi zerbitzuek sutearen berri, eta bertara ailegatu direnerako andrea hilotz zen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko informazio iturriek adierazi dute ikertzen ari direla zer jazo den.
Hirugarren solairu batean gertatu da sutea. Suhiltzaileek amatatu ahal izan dute ondoko etxeetako bizilagunak beren bizilekuetatik aterarazi gabe.