Zahar etxeak

Adinekoen hiru zentro kudeatzen dituzten enpresekin akordioak lortu dituzte

Astelehenetik greba mugagabean daude Gipuzkoako hainbat zahar etxetan, ELAk deituta.

urtzi urkizu
2013ko maiatzaren 16a
15:56
Entzun

Pixkanaka sindikatuetako ordezkariak akordioak ari dira lortzen Gipuzkoako zahar etxeak kudeatzen dituzten enpresekin. Azkeneko orduetan, Elgoibar, Arrasate eta Oñatiko zentroak kudeatzen dituen enpresekin akordiorako oinarriak lortu ditu ELAk. Aurretik beste 30 zentrorekin lortu dituzte akordioak. Astelehenetik, bestalde, hainbat zahar etxetan greba mugagabean daude, eta ELAko ordezkariak negoziatzen ari dira akordio berriak lortzeko.

Espainiako lan erreforma ez ezartzea eta soldatak handitzea nahi dute langileek. Ezezkoan dago, ordea, patronala, eta denbora alde dauka: uztailaren 7rako akordiorik egiten ez badute, Espainiako hitzarmena jarriko dute indarrean Gipuzkoan —soldata txikiagoa izango lukete beharginek, eta lanordu gehiago—.

Bizkaian zahar etxeetako langileak protestak egiten hasi dira aste honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.