Gizarte zerbitzuak

Adinekoen zentroetan 300 leku berri irekiko ditu Gipuzkoako Diputazioak 2019a bitartean

Oraindik familia asko premian daudela onartu dute foru gobernuko arduradunek, eta estrategia berri bat martxan jarri nahi dutela egoerari erantzuteko.

Maite Peña, Markel Olano eta Joseba Zalakain. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
arantxa iraola
2016ko irailaren 7a
22:03
Entzun

"Erronka handi bat". Populazioaren zahartzea konpontzen erraza ez den arazo bat dela onartu du gaur goizean Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok, eta, Gizarte Politikako diputatu Maite Peñaren ondoan, erronka horri aurre egiteko martxan jarriko duten "estrategia" berria aurkeztu du. Zahar etxeetan eta eguneko zentroetan 300 leku berri irekitzeko prozesuaren barruan bi egoitza berri zabalduko dituztela azaldu du, premian diren familiei laguntzak ugarituko dizkietela leku horiek ordaintzeko, eta berrikuntzaren alorrean sakonduko dutela.

Aldundiak gaur bertan zabaldutako datuen arabera, 864 pertsona daude egun egoitzaren batean sartzeko eskea egin eta zain, eta kopuru hori handitzen ari da azken urteotan. Etengabe. Horregatik erabaki dute estrategia berri bat martxan jartzea. Egoera zein den aztertzeko ikerketa bat egin dute horretarako; hirugarren sektoreak, udalek eta unibertsitateko hainbat eragilek parte hartu dute, besteak beste, azterlan horretan. SIIS ikerketa eta dokumentazio zentroko zuzendari Joseba Zalakainek plazaratu ditu ikerketa horretako hainbat ondorio. Esaterako, hobetzeko ezaugarrien artean ikusi dute behar baino leku gutxiago daudela; goraipatzekoen artean, berriz, "ardura publikodunak" direla leku gehienak: "%12 bakarrik dira leku erabat pribatuak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.