Adingabe bat erreskatatu dute Zornotzan, kartoia birziklatzeko enpresa batean

Langile batek aurkitu du gaztea, haren garrasiek ohartarazita. Galdakaoko ospitalera eraman dute, baina ez dago larri

2017ko urriaren 31
15:58
Entzun

16 urteko mutil bat erreskatatu dute gaur goizaldean Zornotzako Beotibar Recycling enpresan (Bizkaia); papera eta kartoia birziklatzeko ontzi batean aurkitu dute. Suhiltzaileek atera dute bertatik, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute jarraian. Gorputzean kolpe batzuk dituen arren, ez dago larri. Enpresak uste du kaleko edukiontzi batean babestu zela, eta zaborra biltzeko kamioiak jaso zuela ondoren.

Iñigo Jalon enpresako gerenteak berri agentziei azaldu dienez, zauri arinak baino ez ditu gazteak: "Mirari bat izan da. Heriotza bat izan zitekeen".

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.