Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak jakinarazi duenez, lau gazte atxilotu zituen Ertzaintzak igandean, erasoarekin lotuta. Laurak aske gelditu dira, baina epaitegian agertu beharko dute hamabostean behin.
Tolosako (Gipuzkoa) Rondilla kaleko taberna batean gertatu zen erasoa, ostegunetik ostiralerako gauean, inauterietan. Botilakada jaso ostean, adingabea okerrago sentitzen hasi zen etxera bidean zihoala, eta Donostiako ospitalera eraman zuten.