Sexu erasoa

Adingabe batek sanferminetan bortxatu egin dutela salatu du

Bortxaketa "zantzurik topatu ez dutelako", epaileak aske utzi du emakumeak salatutako gizonezkoa.

jarraia124877.jpg
2016ko uztailaren 14a
09:01
Entzun

20 urteko gizonezko batekin harremanak izan nahi zituela erabaki zuen 17 urteko emakumezko gasteiztar batek, asteazken goizaldean. Takonera parkera joan ziren. Baina, harremanekin jarraitu nahi ez zuenez, gelditzeko eskatu zion emakumezkoak gizonezkoari. Hark, baina, ez zion jaramonik egin, eta behartu egin zuen. Hala kontatu dio emakumezkoak Poliziari.

Emakumezkoak salaketa jarri zuen, eta protokoloa martxan jarri ostean gizonezkoa atxilotu zuen Espainiako Poliziak. Epailearen esku utzi dute gaur goizean, eta epaileak aske uztea erabaki du. Auzitegietako iturriek BERRIAri esan diotenez, fiskalak eta epaileak ez dute bortxaketa "zantzurik" topatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.