Adingabe bati sexu abusua egiten saiatzea egotzita, atxilo
GASTEIZ. Etxeko atarian adingabe bati sexu ukituak egiten saiatzea leporatuta, 21 urteko gazte bat atxilotu zuen herenegun arratsaldean Gasteizko Udaltzaingoak. Biktimak ihes egitea lortu zuen, eta gertatutakoa salatu zuen polizia etxean. Atxilotuak buruko elbarritasuna du. Bestalde, kartzelatu egin dute adingabeei sexu erasoak egitea egotzita asteartean atzeman zuten 18 urteko gaztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu