GENERO INDARKERIA

Adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita, gazte bat espetxeratu dute Bilbon

Ustezko erasotzaileak 23 urte ditu, eta neskak 17.

2013ko azaroaren 18a
14:03
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, igandeko 05:30 aldera atxilotu zuten mutila, adingabe bati etxeko atarian sexu erasoa egin izana egotzita.

Jaurlaritzaren arabera, etxera iristear zen neska, eta, atea irekitzen ari zela, atzetik bultza egin zioten, atari barrura sartuz. Sexu erasoa egin zioten bertan. Haren oihuen ondorioz, ihesean joan zen erasotzailea, eta kolpe ugari eman zizkion neskari.

Neskak salaketa jarri zuen Ertzaintzan, eta ordu erdi ingurura topatu zuten ustezko erasotzailea. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, hura espetxeratzeko agindu du epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.