Adingabeak autoarekin gidari ibiltzeko aukera zabaldu nahi du Espainiako Gobernuak. Bi baldintza jarriko ditu horretarako, Espainiako Barne Ministerioko idazkariorde Justo Zambranak jakinarazi duenez: gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa gainditzea eta gutxienez 20 orduko praktikak egitea. Edonola ere, gidari horiek ez lukete gidabaimena jasoko adingabe izanik, eta heldu batekin joan beharko lukete autoan. Espainiako Trafiko Zuzendaritzako buru Pere Navarrok argitu du 17 urte dituztenei eman asmo dietela baimena, eta aurten bertan martxan jartzea dutela buruan. Inguruko beste herrialde batzuetako adibideari segitu dio Espainiak; Frantziako legeek, kasurako, gidatzeko baimena ematen diete adingabeei.
Bestalde, zirkulazio arduradunek iragarri dute herri barruko bideetan jarriko dutela abiadura muga. Norantza bakoitzean errail bat duten kaleetan orduko 30 kilometroko abiaduran joatea proposatuko dute. Bi helburu ditu mugatzeak: kutsadura gutxitzea eta harrapaketak saihestea.
Adingabeak autoarekin ibiltzeko modua jarri nahi du Espainiako Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu