Espainiako Gobernuak (PP) Abortuaren Legea aldatu egingo duela iragarri du gaur Kongresuan Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak. Aldaketa nagusia: adingabeek aurrerantzean gurasoen baimena beharko dute abortatzeko.
"Egungo legea adostasunik gabe eta aholkularitza organuen kontrako iritziarekin egin zen", esan du Gallardonek. Haren arabera, Auzitegi Konstituzionalak ezarritako bizitzarako eskubidea doktrinan oinarrituko dute lege berria.
Gaurko legea 2010eko uztailetik dago indarrean, PSOEk sustatuta. Abortatu behar duen 16 eta 17 urte arteko neskaren gurasoek horretaz aurrez informatuta egon behar dutela jasotzen du arauak, betiere neskak ez badu ikusten familiaren indarkeria, tratu txar edo mehatxu arriskurik.