Bikotekidearen adingabeko alabari sexu abusuak egitea leporatuta 38 urteko gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak Barañainen. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, lehengo larunbatean atxilotu zuten gizonezkoa, bikotekide zuen emakumeak bere alabari ukituak egin zizkiola salatu ondoren. Epaileak 100 metroko urruntze agindua ezarri dio auzia aztertzen duen bitartean.
Halaber, egun berean 58 urteko gizonezko iruindar bat eraman zuten epailearen aurrera emakume lankide bati sexu jazarpena egitea leporatuta. Emakumeak lesio parte bat aurkeztu zuen Foruzaingoan salaketa jartzerakoan. Gizon horri ere urruntze agindua ezarri diote.
Emakumeen kontrako indarkeria
Adingabeko neska bati sexu abusuak egitea leporatuta gizonezko bat atxilotu dute Barañainen
Bikotekidearen alaba da ustez eraso dion neskatoa. Beste gizon bat lankide bati sexu jazarpena egin diolakoan atxilotu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu