komunikabideak

Adio AEBetako berrien kontalariari

Walter Cronkite bart hil da, 92 urte zituela. Besteak beste, Kennedy presidentearen hilketaren berri eman zuen, 1963an. "Nire arrakastaren giltza zein izan den? Albisteak zuzen eta zintzo kontatzea".

2009ko uztailaren 18a
18:26
Entzun
Walter Cronkite kazetaria urteetan izan da Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) telebista kateetan albiste garrantzitsuak kontatu izan dituena, erretiratuta zegoen, eta bart hil da, 92 urte zeuzkala, New Yorken. Bihotzeko arazoak zituen.

CBS katean zela, John F. Kennedy AEBetako presidentearen hilketaren berri eman zuen, 1963an. 1969an estatubatuarrak ilargira iritsi zirenean, horren berri ere eman zuen Cronkitek. Kontatu izan dituen beste albiste batzuk: Martin Luther Kingen hilketa, Vietnamgo gerra eta Watergate auzia. Horrek denak indar handia eman zion.

1981an hartu zuen erretiroa CBSko arratseko albistegitik, 40 urtean berrien saioetako aurkezlea izan ostean -19an urtean izan zen audientzien lider-, eta harrezkero hainbat hitzaldi eman zituen. "Bizitza politikoan eragin handia du telebistak", zioen 1983an. "Nire arrakastaren giltza zein izan den? Agian, albisteak zuzen eta zintzo kontatzea".

Harena da And that's the way it is esaldi ospetsua (Eta horrela dira gauzak). Albistegietan esaten zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.