Adiskidetzeko bidea hasteko eskatu dute Metroko langileek
BILBO. Alderdi politikoekin bilerak egin dituzte Metroko langileek, eta laguntza eskatu dute, zuzendaritzarekin adiskidetzeko bidea hasteko. Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur eztabaidatuko dute bitartekaritza sortzeko proposamena, eta arbitrajerik ez jartzeko eskatu dute langileek. Apirilaren 16an, 20an, 24an eta 27an lanuzteekin jarraitzekotan dira langileak, aldaketarik ezean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu