Komunikazioa

Administrazio Kontseiluak EITBko karguak %41 murriztea adostu du

Aho batez adostu dute neurria; 800.000 euro baino gehiago aurreztuko dituztela azaldu dute.

Adrian Garcia.
2013ko ekainaren 26a
11:56
Entzun

Aurreko organigrama 129 kargudunek osatzen zuten; aurrerantzean, 75 izango dira, gehienez. Administrazio Kontseiluak bidalitako oharraren arabera, goi zuzendaritzaren, zuzendarien eta zuzendariordeen karguak %32 murriztuko dira. Talde horrek 28 kide zituen, eta hemeretzi izango ditu aurrerantzean. 
Organigramak izango dituen 75 kideetatik, 23 modu librean aukeratu dituzten zuzendariak dira, eta EITBko lantaldetik kanpo datoz. 
Organigrama osatzen duten kideen %70 komunikazio taldeko langile finkoak dira, «ibilbide luzeko profesionalak». Modu librean aukeratutako karguen %60 unibertsitatetik datoz; bekadun gisa sartu ziren EITBn, eta modu librean aukeratutako aldi bateko kontratua dute. EITBko zuzendaritza nagusiak iraun bitartean ariko dira lanean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.