Euskaltzaindia

Adolfo Arejita eta Itziar Laka proposatu dituzte Andolin Eguzkitza euskaltzaina zenaren aulkia hartzeko

Osoko bilkura egin du gaur Bilbon Euskaltzaindiak, eta batzar horretan Andolin Eguzkitza euskaltzaina zenaren hutsunea betetzeko hautagaiak proposatu dituzte Euskaltzaindiko kideek. Bi dira aurkeztu dituzten hautagaiak: Adolfo Arejita eta Itziar Laka. Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia eta Andres Urrutia euskaltzainek proposatu dute Arejita, eta Miren Azkaratek, Beñat Oihartzabalek, Pello Salaburuk eta Piarres Xarritonek, berriz, Laka. Ekaineko osoko bilkuran egingo dute euskaltzain berria aukeratzeko bozketa.

2004ko maiatzaren 28a
17:11
Entzun
Arejita zein Laka, bizkaitarrak dira biak, eta, era berean, unibertsitateko irakasleak: Deustuko Unibertsitatean Arejita eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatean Laka.

Arejita euskaltzain urgazlea da 1983az geroztik, eta Laka, ostera, Gramatika Batzordeko kidea.

Batak zein besteak hainbat ikerketa lan argitaratu dituzte.

Omenaldiak

Bere ordezkoa izateko hautagaiak proposatzeaz gain, omenaldia egin dio gaur Euskaltzaindiak Eguzkitzari. Eguzkitzari ez ezik, Larry Trask hizkuntzalari estatubatuar zenari —euskararen ikerlari handia zen— eta Pedro Yrizar idazle zenari ere egin diote gorazarre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.