Ados, detektatu dugu. Eta orain zer?

2012ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Oinarrizko partikula berria topatu dutenek ez dute oporrik, oraingoz. Ezarritako egutegiaren arabera, azeleragailua udazkenabukaeran itxi behar zuten bi urtez, hobekuntza lanak egin eta oraindik ere energia handiagoko talkak lortu ahal izateko. Baina orain, CERNek erabaki du LHC urte amaiera artemartxan jarraitzea. Zer ikertuko dute? Kontua da Higgs bosoiak forma asko izan ditzakeela. Forma sinpleena teorikoki aurreikusten dena litzateke, fotoien, W eta Z partikulen arteko masa desberdintasuna esplikatuko lukeena. Baina formulazioaren arabera, agian espazioan aparteko dimentsioak aurreikusten dituztenentzat erabilgarri izan daiteke edo materia ilunaren misterioa argitzen lagundu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.