Zelaia Barakaldon jaio zen 1917an, eta 98 urte zituela hil da. Zuzenbideari lotuta daude haren izen-abizenak; Espainiako Aginpide Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide izandakoa, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko irakasle izan zen, Euskalerriaren Adiskideak elkarteko edo Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritzako kide izateaz gain.
Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak ematen duen Manuel Irujo saria jaso zuen 2007an, eta Manuel Lekuona saria ere irabazi zuen, 1995ean. Historiaren eta Zuzenbidearen ikerketa izan da haren bizitza akademikoaren ezaugarri nagusia, eta gutxi dira Euskal Herriko Foru Zuzenbidea Zelaiak bezain sakon aztertu dutenak.
Aurtengo urtarrilean, Eusko Legebiltzarrak omendu zuen. Astelehenean egingo dute haren aldeko hileta, Bilbon.