Irakeko inbasioa

AEBek berriz bonbardatu dute Faluja

AEBetako soldaduek gogor bonbardatu zuten Irakeko Faluja hiri santua atzo gauean. Gaur, berriz bonbardatu dituzte hiriko auzo batzuk. Orain hiru aste hiria setiatu zutenetik ez zuten hain eraso gogorrik egin soldadu estatubatuarrek Falujan. AEBek esan dutenez, irakiarrek Marinako infanteriaren aurka eraso egin ondoren hasi zen aireko erasoa. Baina, antza denez, estatubatuarrek auzo batzuk bakartu nahi dituzte hiritik, gero eraso handia burutzeko.

2004ko apirilaren 28a
16:49
Entzun
Ordu batzuetan lasai antzean egon ondoren, AEBek berriro bonbardatu dute Faluja gaur. Al Jolan, Al Xuhada eta Al Askari auzoak bonbardatu dituzte. Itxura denez, auzo batzuk isolatu nahian dabiltza, eraso handia burutu aurretik.

Atzo, Faluja hiriko Yula auzoan egindako bonbardaketan gutxienez etxebizitza bat eta bi ibilgailu txikitu zituzten. Ez dute zehaztu hildakorik egon ote den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.