Iraken inbasioa / torturak
AEBek galdeketa moeta batzuk debekatu dituzte
Torturen irudiek sortutako eskandalua eta gero, AEBek galdeketa moeta batzuk galeraztea erabaki dute, torturak ezabatu nahiean. Haien hartean daude loa galeraztea, 45 minutuan postura deserosoetan egotea, "dietaren manipulazioa", eta presoen aurka zakur zaindariak erabiltzea.
Pentagonoak jakitera eman duenez, aipatu galdeketak egiteko buruzagien baimena behar zen, baina, orain guztiz debekatuta egongo dira. Hala ere, Iraken den Komando Zentralak esan duenez, zuzendari militarrek ez zuten baimen eskaera bat bera ere jaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu