Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) militarrek gaur beste sei zibil hil dituzte Iraken, airez egindako eraso baten ondorioz. Samarra hiritik gertu egin dute erasoa, Iraken iparraldean. AEBetako iturriek esan dute hildakoak lau direla, eta "terroristak". Samarrako Poliziak, ordea, hildako denak -sei- zibilak direla ziurtatu du.
Jendez betetako ibilgailu bat izan dute jomuga gaur estatubatuarrek, "errepidean lehergailuak jartzen ari zirelako barruan zihoazenek".
Gaur bete dira bost urte AEBek Iraken gerra hasi zutenetik, eta George Bush AEBetako presidenteak atzo zioen "terrorismoaren kontrako garaipen estrategikoa" izan dela. Iturri batzuen arabera, milioi bat pertsona hil dira bost urte hauetan gerragatik. Gaur egun AEBek 159.000 militar dauzkate Iraken.
Mundua
AEBek gaur beste sei zibil hil dituzte Iraken
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu