Iraken inbasioaren ondorioak

AEBetako Armadaren aurkako erasoek ez dute etenik

AEBetako tropen aurkako bi eraso izan dira gaur goizean Iraken; Bagdad erdialdean izan da horietako bat: lagun batek soldadu estatubatuarren ibilgailu bati tiro egin dio, eta haietako bat zauritu du. Dena den, AEBetako tropek tiro bota duen irakiarra hil dute, eta itxuraz harekin zegoen sei urteko haur bat zauritu ere bai. Beste erasoa, Ramadin gertatu da; AEBetako konboi bati bonbekin egin diote eraso eta zazpi soldadu zauritu dituzte.

2003ko uztailaren 3a
16:34
Entzun
Guztira, zazpi dira gaur goizean Iraken zauritutako soldadu estatubatuarrak, eta aurreko egunetan ere hainbat izan dira zauritu zein hildakoak. Izan ere, azken asteetan Irakeko erresistentziaren areagotu egin dira.

AEBetako eta Erresuma Batuko gobernuen arabera, Saddam Husseinen aldeko taldeak dira eraso horiek egiten ari direnak. Nazioarteko hainbat analistaren iduriko, ordea, AEBen eta Erresuma Batuaren presentziaren aurka dauden erakundeak dira erresistentzia gero eta irmoagoa azaltzen ari direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.