George Bushek Guantanamoko presoak epaitzeko sortu zituen epaitegi militar horiek. AEBetako Auzitegi Gorenaren arabera George Bushek ez dauka epaitegi horiek sortzeko botererik, hori ez delako presidente baten zaregina.
Adituek diote, Gorenaren erabaki honek Guantanamo ixteko presioa areagotuko duela. Izan ere, Etxe Zuriak orain arte esan du Guantanamoko presoek bazutela epaituak izateko sistema judizial bat. Orain Guantanamoko presoak epaitzeko Etxe Zuriak onartu zuen sistema bakarra legez kanpokotzat jo du AEBetako Auzitegi Gorenak.
Mundua
AEBetako Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Bushek Guantanamorako sortutako epaitegi militarrak
George Bush AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Guantanamoko (Kuba) base militarreko atxiloketa gunerako epaitegi militarrak sortu zituen irailaren 11ko atentatuen ostean. Gaur, AEBetako Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu epaitegi horiek. Auzitegi Gorenak esan du Konstituzioaren aurkakoak direla, AEBetako legeak bortxatzen dituela eta baita Genevako hitzarmena ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu