Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Ameriketako Estatu Batuetara egindako bidaia ofizialean jakinarazi duenez, AEBetako Bake Institutuak "bultzada" bat emango dio euskal prozesuari, haren esanetan "egoera zailean eta oztopatuta" dagoelako. Era berean, institutu amerikarrak aholku zuzenak emango dizkio Jaurlaritzari "behin betiko" Bake eta Bizikidetzarako Plana idazteko orduan.
Urkullu Washingtonen dago, eta bart Jim Marshall eta Kristin Lordekin batzartu da, AEBetako Bake Institutuko (USIP) presidente eta presidenteordearekin, hurrenez hurren. Marshall eta Urkullu Euskal Herriko bake prozesuaz mintzatu dira, eta ETAk behin betiko su-etena iragarri zuenetik bi urte igaro ostean prozesuak "blokeatuta dirudiela" nabarmendu du Urkulluk.
Jaurlaritzak aurkeztutako Bake eta Bizikedetzarako Planaren inguruko informazioa igorriko dio USIPi, horrek bere ekarpenak egin ditzan.