Finantza krisiari aurre egiteko interes tasak jaistea erabaki du gaur Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Erreserba Federalak -puntuaren hiru laurden, %2,25ra- eta, hori dela medio, goranzko bidea hartu dute burtsek, atzoko galeretatik suspertuz.
Asiako burtsek hazkundearekin itxi dute gaurko jarduna: %1,5 igo da Tokioko Nikkei indizea; Hong Kongekoak %1,3ko igoera izan du; Bombaykoak %1,4koa.
Europako burtsak ere goranzko joerarekin abiatu dira. %1,8ko hazkundearekin hasi du jarduna Londreskoak; %1,7koa Frankfurtek; %1,4koa Parisek; %1,6koa Madrilek.
Inbertsiogile eta kudeatzaileen begiak AEBetara begira egon dira, Erreserba Federalak hartu duen erabakiaren zain. Hain zuzen ere, interes tasak jaitsi dituela-eta, horrek merkatuak egonkortzea espero da.
Ekonomia
AEBetako Erreserba Federalak interesak jaitsi dituela-eta, goranzko bidea hartu dute burtsek
Puntuaren hiru laurden jaitsi ditu interesak gaur, %2,25ra. Atzoko galeretatik suspertzen ari dira. Finantza krisiaren larritasunaz ohartarazi zuen atzo Nazioarteko Diru Funtsak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu