Iraken inbasioaren ondorena

AEBetako helikoptero bat bota dute Tikriten, eta barruan zihoazen sei militarrak hil dira

AEBetako indarren helikoptero bat bota dute gaur goizean Irakeko Tikrit hirian —Saddam Husseinen sorterrian—, eta barruan zihoazen AEBtako sei militar hil dira. Al Jazeera telebista katearen arabera, lurretik botatako misil baten ondorioz erori da helikopteroa. Josslyn Aberle AEBtako militarburuak hildako sei kideak militarrak direla baieztatu du. Irakeko erresistentzia indartsuen den eremuan dago Tikrit.

2003ko azaroaren 7a
14:24
Entzun
Goitik behera jauzi den helikopteroa Black Hawk motakoa da, eta AEBetako iturri militarrek esan dutenez, sei militar dira hildakoak.

Joan den igandean Irakeko erresistentziak AEBetako helikoptero bat bota zuen Fallujan, erresistentziaren beste gotorlekuetako batean, eta eraso hartan, 16 soldadu estatubatuar hil ziren.

Iragan maiatzaren 1ean George Bush AEBetako presidenteak Irakeko gerra amaitutzat eman zuenetik, gutxienez 140 soldadu estatubatuar hil dira Iraken.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.