Lekukoek eta irakiarren iturriek agertu dutenez, gaizkile batzuen atzetik zihoazela, estatubatuarren kontrol baten aurretik igaro da Irakeko polizien autoa, eta soldaduek tiro egin diete. Gertatutako ikertzen ari direla adierazi dute AEBetako iturriek.
Hildako kopuruari dagokionez, nazioarteko albiste agentziak informazio diferentea ematen ari dira: Reutersen arabera, zortzi dira; BBCk eta AFPk, ordea, hildakoak hamar direla ziurtatu dute.
Tiroketaren eta hlketen berri izan ostean, jendetza handia bildu da Fallujako kaleetan AEBetako indarren aurka protestan. Saddam Husseinen aldekoak asko dira Fallujan, eta askotan gertatu dira han soldadu estatubatuarren eta herritarren arteko liskarrak.
Iraken inbasioaren ondorena
AEBetako soldaduek Irakeko segurtasun indarretako kideak tirokatu dituzte, eta gutxienez, zortzi dira hildakoak
AEBetako Armadako soldaduek Irakeko segurtasun indarren auto bat tirokatu dute Bagadedetik mendebaldera dagoen Falluja herrian; tiroketa horren ondorioz hildakoak, gutxienez, zortzi dira, guztiak Irakeko segurtasun indarretako kideak. Dena den, zer gertatu den ez dago batere garbi, ezta hildako kopuru zehatza ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu