AEBetan tasak jaitsiko diren susmoak euroa marka historikora bultzatu du

Dolarrak ahultzen segitzen du, eta atzo euro bat 1,3904 dolarretan salerosi zen diru merkatuetan

ERREDAKZIOA IRUñEA
2007ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Beste diru batzuekin alderatuta historia laburra badu ere, inoiz baino sendoago dago euroa. Edo agian, zehatzago esateko, inoiz baino ahulago dago dolarra. Denbora luzea darama euroak 1,30 dolarretik gora, eta abuztuan AEBetan subprime maileguek piztutako finantza eta konfiantza krisiaren ondorioz, 1,37-1.38 dolarreko eremuan dago euroa. Atzo, berriz, euro bakoitzeko 1,3904 dolar salerosi ziren. Europako Banku Zentralak, berriz, 1,3885 eurotan ezarri zuen truke ofiziala. Diru merkatuek susmoa dute datorren astean Erreserba Federalak interes tasak jaitsiko dituela, kontsumoaren motelaldi bat eragozteko asmoz, eta lau urtean lehen aldiz diru politika leuntzeko aukera horrek eragin du dolarraren ahultzea.

Uneotan AEBetako zein munduko ekonomian gertatuko denari buruz ziurgabetasun handia dute merkatuek. Gorabehera handiak bizi dituzte uneotan. EBZk ohartarazi du gorabeherok luze jo dezaketela oraindik ere, subprime maileguen krisiaren eraginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.