AEM amnistiaren aldeko eta errepresioaren kontrako mugimenduaren ustez, euskaldunek ez daukate ospatzeko ezer urriaren 12an; "zorigaiztoko data da euskaldunontzat".
Gogora ekarri dute urriaren 12an "amerikar kontinentean burutu zuten kolonizazio eta genozidioaren hasiera" ospatzen duela Espainiak, 1942ko urriaren 12an iritsi baitziren hara. Prentsaurrekoan salatu dutenez, orduan hasitako bideari jarraitu zion Espainiak, eta "1522an behin betikoz geratu ginen euskaldunok espainiar Koroaren menpe, beti ere indar armatuak izanik zapalkuntza hori mantentzeko bermea". Orduaz geroztik, "jazarpena, errepresioa, tortura gogorrak eta erailketa" jasan dituzte euskaldunek, AEMren esanetan, "Espainiako indar armatuen aldetik", eta horixe salatu nahi dute datorren asteazkeneko manifestazioan.