Afrikaren Batasunak Egiptoren partaidetza behin-behinean baliogabetu izana deitoratu du Egiptok

2013ko uztailaren 6a
16:40
Entzun

Badr Abdul Ati Egiptoko atzerri ministerioko bozeramaileak "sakonki sentitzen du" Afrikako Batasunak (AB) Egipto erakunde horretatik kanporatzea. Erabakia Mursi estatu kolpearen bidez kendu izanagatik hartu du ABk, eta Atik salatu du hartutako erabakiak ez duela errealitatea islatzen, eta ez dituela kontuan hartzen uztailaren 3ko gertaerak, "herriaren eskarien ondorioz" gertatu zirenak. Armadaren esku hartzeak, beraz, herriaren eskakizun horiei erantzuten dietela uste du Atik, eta gaineratu du, armadak iragarritako bide-orria aplikatzen ari direla dagoeneko (horren arabera, hauteskunde aurreratuak ospatzea aurreikusten dute).

Atik Daily News Egypten egindako adierazpenen arabera, Mohamed Kamel Amr atzerri ministroak hainbat herrialderekin hitz egin du Egipton zer gertatzen ari den azaltzeko. Besteak beste, Mursirekin gertatu dena estatu kolpea ez dela jakinarazi die, "orain Egiptok bizi duen trantsizio aroan armadak ez baitauka inolako funtziorik".

ABko kideak Egipto bisitatzera gonbidatu ditu Atik, errealitatea gertutik ezagutu dezaten. Edonola ere, ABn Egiptoren partaidetza behin-behinean baliogabetzeak ez duela kaleratua izan denik esan nahi azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.