Agertu da joan den astean Andaluzian desagertu zen neska nafarra

Onik aurkitu dituzte neska-mutilak inor bizi ez den etxebizitza batean; astebete egin dute bertan, ezkutaturik.

2015eko abuztuaren 17a
08:33
Entzun

Gaur goizean lokalizatu dituzte 14 eta 17 urteko bi gazteak, El Saucejo herrian (Andaluzia, Espainia), osasun egoera onean eta elkarrekin. Nafarroakoa da astebetez desagertuta egon den neska, Cintruenigokoa, hain zuzen; aitona-amonekin udako oporrak pasatzen ari zen duela astebete herriko festetan desagertu zenean.

Antza denez, euren borondatez ihes egin zuten eta astebete pasatu dute inor bizi ez den etxe batean. Goizeko 04:00ak aldera kalean topatu ditu bi adingabeak bizilagun batek. Guardia Zibila jakinaren gainean jarri du, segituan, eta etxean dira jada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.