Asier Aginako eta Aitziber Coello Espainiaren esku uztea erabaki du Frantziako justiziak. Nolanahi ere, ez dituzte orain Espainiaratuko, baizik eta haien zigorra betetzen dutenean eramango dituzte Espainiara, han epai ditzaten. 2004an atxilotu zituzten ustezko bi etakideak Le Mans inguruan, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak 2008an eskatu zituen haien kontrako euroagindu eskaerak. Parisko Apelazio epaitegiak onartu egin ditu orain.
Aginakok eta Coellok 36 eta 31 urte dituzte hurrenez hurren, eta ETAren erreserba taldean zeudelakoan ari dira zigorra betetzen. ETAko kide izatea egozten die Auzitegi Nazionalak, eta delitu bera dela argudiatuta, euroaginduaren kontra agertu ziren biak.
Aginako eta Coello Espainiaratzea onartu du Frantziak
Frantzian betetzeko daukaten espetxe zigorra betetakoan Espainiaratuko dituzte, han epai ditzaten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu