Politika

Agintaldia amaituko duela esan du Lopez lehendakariak

EAJ zeharka aipatuz esan du "eurek baino hobeto gobernatzea posible dela erakusteagatik sozialistak damutzea" nahi dutela jeltzaleek, baina eurak "harro egoteko moduan" direla Eusko Jaurlaritzan egindako lanarekin.

2011ko abenduaren 17a
16:48
Entzun

Patxi Lopez lehendakariak gaur agintaldia amaituko duela esan du PSE-EEren batzordean, eta EAJ zeharka aipatuz, horrek jeltzaleei atsekabea sortzen badie ere, horrela izango dela gaineratu du. "Eurek baino hobeto gobernatzea posible dela erakusteagatik damutzea nahi dute", adierazi du.

PSE-EEk Eusko Jaurlaritzan egindako lana babestu du Lopezek, eta harro egoteko moduan direla, nahiz eta "oraindik egiteko asko dagoen". Agintaldia 2012an amaituko da, ekainean, baina maiatzeko eta azaroko hauteskundeen ondoren hauteskundeak aurreratzeko eskatu diote oposizioko alderdiek.

PSOEk bi hilabete barru egingo duen kongresuari dagokionez buru bat aukeratu behar dutela bai, baina zertarako aukeratu behar den erabaki behar dela nabarmendu du; "oposizio modeloa" zehaztu behar dutela zehaztu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.