ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK

Agirre lehendakariaren erraldoiarentzako bikotekide bila ari dira Bilbon

Bilbao Historiko erakundeak lehiaketa bat jarri du martxan, lehendakari ohiaren erraldoiaren osagarria hautatzeko.

Erraldoia, San Mamesen egindako omenaldi batean. MIGUEL TOñA, EFE
2017ko uztailaren 11
15:07
Entzun

2016an sortu zuten Jose Antonio Agirre lehendakari ohiaren erraldoia, Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena ospatzeko. Lehiaketan parte hartzen dutenek erraldoi horrentzat bikotekide, figura osagarri edo antagoniko bat proposatu beharko dute.

Bilbao Historiko erakundeak 50na euroko bost erosketa txartel zozkatuko ditu parte hartzaileen artean, Bilboko auzo historikoetako (Atxuri, Zazpikaleak, Erriberako Merkatua, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra) saltokietan kontsumitzeko.

Lehiaketa ekainaren 28tik irailaren 4ra arte izango da, eta txartela Euskal Museoan edo Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirataren webgunean bete ahal izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.