Elkarrizketa aurrerapena

Agirrebengoa: "Ulertzen dugu ezker abertzaleak urgentzia duela politikan jarduteko, baina uneotan dena ETAren erabakiaren menpe dago"

EAk ezker abertzalearekin eginiko itunak NaBai-ri kalte egiten diola uste du Nafarroako EAJko buruzagiak. Elkarrizketa osorik biharko BERRIAn.

2010eko irailaren 25a
17:44
Entzun
Jose Angel Agirrebengoa EAJko NBB Napar Buru Batzarreko presidentearen iduriko EAk ezker abertzalearekin egin duen akordioak ez dio inolako mesederik egiten Nafarroa Bairi; aitzitik, kalte egiten dio: "EAk zilegizko erabaki estrategikoa hartu du ezker abertzalearekin batera polo subiranistan joateko, baina guk uste dugu horrek ez diola sendotasuna ematen NaBairi, guztiz kontrakoa baizik", esan du BERRIAk eginiko elkarrizketan.

Batzarreri, berriz, ez dio borondaterik sumatzen koalizioaren barruan segitzeko. "Bere proposamena 2007ko bera da. Nire ustez, jarrera inmobilista dute. Negoziatzen ari zarenean, ikusten baduzu diferentziak gaindiezinak direla, edo hausten duzu edo jarraitu egiten duzu", agertu du.

Ezker abertzaleaz ere aritu da, eta sektore hori politikan aritzeko aukera ETAren menpe dagoela uste du:Ulertzen dugu ezker abertzaleak urgentzia duela politikan jarduteko, baina uneotan dena ETAren erabakiaren menpe dago".

Elkarrizketa osorik biharko BERRIAn plazaratuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.