euskal presoak

Agudok kartzelan jarraituko du epaileak euroaginduari buruzko ebazpena eman bitartean

Azaroaren 17an erabakiko du epaileak Joseba Agudo abokatuaren euroagindua onartzen duen ala ez. Espainiaratzeko eskaera ere aztertu dute gaur Paueko Auzitegian, eta hurrengo astean jakinaraziko dute horri buruzko erabakia. Urriaren 28an atxilotu zuten Agudo, Hendaian. Gaur, 20:00etan asanblada egingo dute Errenterian.

2009ko azaroaren 10a
17:48
Entzun
Joseba Agudo abokatuaren aurkako euroagindua aztertu bitartean hori aske uzteko eskaera egin du gaur Maritxu Paulus-Basurku defentsa abokatuak Paueko Auzitegian (Frantzia), baina epaileak baztertu egin du. Beraz, Agudok kartzelan jarraituko du azaroaren 17an auzitegiak euroaginduaren eskaeraren ebazpena eman bitartean. Errenterian (Gipuzkoa), Agudoren jaioterrian, gaur 20:00etan asanblada egingo dute eta epailearen erabakia izango dute hizpide.

Agudo Espainiaratzeko eskaera ere aztertu dute dute gaur, eta hurrengo astean jakinaraziko dute horri buruzko erabakia.

Ahoa maskara batekin estalita agertu da Agudo epaitegira. Frantziako Poliziak urriaren 28an atxilotu zuen Hendaian (Lapurdi) -han bizi da-. Orduan ospitalera eraman zuten eta tuberkulosia izan zezakeela zabaldu zen. Gaur epaitegitik irtendakoan tratamenduarekin jarraitzeko ospitalera eraman dutela adierazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Hendaian atxiloketaren aurretik, Guardia Zibilak zazpi orduz miatu zuen abokatuak Oiartzunen (Gipuzkoa) daukan bulegoa, Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta; Agudo, baina, ez zen han, eta iluntzean atxilotu zuten.

"Iheslarien eta ETAren zuzendaritzaren artean zubi lanak" egitea leporatzen dio Grande Marlaskak, eta hura Espainiaratzeko eskatua du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.