SUTEA

Agurainek etxe batek su hartu eta hiru lagun hil dira

Gizonezko bat, emakume bat eta 3 urteko haur bat hil dira; Urretxen ere beste etxe bat erre zen, eta hiru lagun zauritu, arin

2005eko martxoaren 11
22:28
Entzun
Agurainen (Araba) etxebizitza batek su hartu du, eta bertan bizi ziren 39 urteko gizona, 30 urteko emakumea eta 3 urteko haurra hil dira. Ertzaintzak eta Gasteizko suhiltzaileek ez dute argitu familia bereko kideak ziren, baina etxe berean bizi ziren, Dulantzi kaleko 25. zenbakiko bigarren solairuan.

Urretxun (Gipuzkoa) eta Sestaon (Bizkaia) ere suteak izan ziren atzo. Urretxun, Santa Barbara auzoko etxe batean piztu zen sua, 22:40an. Etxe horretako gela bakar bat erre zen, baina hala ere, kea arnastuta hiru lagun zauritu ziren. Etxebizitza zegoen ataria, hustu egin zuten badaezpada. Sestaon, Veganueva kaleko etxe batean izan zen sutea, baina ez zen inor zauritu.

Sua zerk eragin zuen ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.