Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Agurainen (Araba), 2010. eta 2011. urteetan hainbat adingaberi sexu erasoak egitea egotzita.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur azaldu duenez, pasa den asteartean Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen lapurreta baten harira, eta ikerketa horri tiraka lortu dute 19 urteko gizona atxilotzea.
Herrizaingo Sailaren arabera, atxilotutako bi lagunei esker jakin zuen Ertzaintzak ustezko sexu erasoen berri, eta gaztea nor zen ere azaldu zieten biek ertzainei.