Politika

Ahal den lasterren deklaratzea eskatu dio Ibarretxek epaileari, idatziz

Batasunarekin biltzeagatik inputatuta dagoen auzian lehenbailehen deklaratu nahi duela esan dio epaile instruktoreari Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek.

2006ko azaroaren 28a
18:05
Entzun
Roberto Sainz epaile instruktorearen autoa joan zen astean jaso zuen Ibarretxek, eta orduan ere adierazi zuen lehen bait lehen deklaratzeko nahia. Orain, ordea, idatziz egin dio eskaria Ibarretxek Sainzi. Hala azaldu du behintzat Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek.

Jaurlaritzak alderdi guztiekin -Batasuna barne- bilera erronda egingo zuela esanez emandako prentsaurrekoko bideoa eskatu zuen epaileak. Bideo hori gaur bertan bidali dio Jaurlaritzak Sainzi, eta harekin batera bidali dute Ibarretxeren eskaria jasotzen duen idatzia ere.

Azkaratek azaldu duenez, Jaurlaritza "harrituta" dago auto horretan epaileak eskatzen zituen diligentziekin. Horiek inputazioaren aurretik egin beharrekoak zirela uste baitzuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.