'BIDEGI AUZIA'

Ahal Dugu eta EH Bildu ez dira joango bide azpiegituretako diputatuaren agerraldira

Gipuzkoako Aldundiak "informazioa ezkutatzen" duela salatzeko, bi alderdi horiek ez dira joango Bidegiko Administrazio Kontseilura, ezta Aintzane Oiarbideren agerraldira ere.

Xabier Olano eta Juantxo Iturria. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urtarrilaren 27a
08:45
Entzun

Agerraldi bateratua egin dute Xabier Olano eta Juantxo Iturria EH Bilduko eta Ahal Dugu-ko Gipuzkoako Batzar Nagusietako eledunek. Argudiatu dutenez, aldundiak uko egin dio Bidegiren auziari buruzko "inolako informaziorik" emateari, eta horren aurkako protesta gisa erabaki dute ez joatea.

Bidegi auziko kereilan "oker" egindako neurketak daudela esan zuen joan den astean Gipuzkoako Aldundiak, eta gaur da Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Bide Azpiegitura diputatua Batzar Nagusietara joatekoa, horren inguruko azalpenak emateko. Agerraldi hori "propaganda eta autolaudorioa" delakoan, ez joatea erabaki dute bi taldeek, informazio hori helarazten ez zaien artean. Gainera, salatu dute diputazioa ikerketa batzorde bat eratzearen aurka azaldu dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.